CAMPAÑA DE RESIDUOS - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
CAMPAÑA DE RESIDUOS - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
ZABOR KANPAINA
2026/11/23
Ikastetxeko patioan sortzen den zabor kopuru handia ikusirik, ikastetxean aste honetan zehar kontzientziazio jarduera batzuk martxan jarriko ditugu.
Alde batetik, ikasle bakoitzak bokatentzat "bock&roll" delako bana eramango dute etxera. Honen helburua bokatak biltzeko erabiltzen diren erabilera bakarreko aluminio eta plastikoak gutxitzea izango da. Beraz, hemendik aurrera bokatak bertan ekartzea eskatuko dizuegu.
Bestetik, ostiraletan, aste guztian zehar patioan pilatu den zaborra txandaka ikasleek bilduko dute. Horren helburu nagusia kontzientzia hartzeaz gain, espazioa txukun eta garbi mantetzea izango da.
Era berean garrantzitsua da etxetik ere lanketa egitea guztiok mezu berdina trasmititzeko eta guztien artean zaborra murrizteko.