Arreta ez-presentzialaren plana

Justifikazioa

2019-20 ikasturtean ustekabeko osasun-krisi bati egin behar izan genion aurre. Krisiaren
ondorioz ordu gutxiren buruan klase presentzialak moldatu behar izan ziren heziketa
ikastetxera joan gabe eman ahal izateko. Larrialdi-egoera, historikoa izan da. Lehen aldiz,
ikastetxe guztiek Hezkuntza-mailarik bereizi gabe, ateak itxi zituzten. Gainera, ustekabean
eta berehala, ikasleek eta irakasleek etxean geratu, eta gelak itxi ziren, hasiera batean
epe labur baterako eta beranduago denbora zehaztugabe batez. Ez zegoen aurreikusita.

Orain badakigu larrialdia berriz ere gerta daitekeela, eta horregatik prest izan behar dugu
ikasleei ikastetxera bertaratu gabe arreta emateko proposamena, hurrengoan erantzuna
ongi antolatua eta behar bezala diseinatua izan dadin.

Bertaratu gabeko arreta planaren antolamenduak ikasle konfinatuen arretari erantzungo
dio, bai eta gela edo ikastetxe bat erabat konfinatuz gero eman beharreko arretari ere.

Ikasleentzako bertaratu gabeko arretarako plan hau (aurrerantzean, BGAP, siglen
arabera) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen antolaketa eta
funtzionamendurako 2022-2023 ikasturtean arautzeko jarraibideak ekainaren 10eko
231/2022 Ebazpenaren eranskineko II. ataleko ("Urteko programazio orokorra") 7.3.
puntuan “Bertaratu gabeko arreta planean” jasotakoaren arabera egin da.

 

Hezkuntza jarduera ez-presentzialaren helburuak

Plan honek ikastetxearen, ikasleen eta familien arteko komunikazio ezin hobea izateko
ildoak ezarri nahi ditu, aurrez aurreko eskola-jarduera bertan behera gelditzen bada, bai
partzialki edo bere osotasunean.
Egoera honetara iritsiz gero, hauek izango dira oinarrizko helburuak:

1. Irakaskuntza presentzialetik ez-presentzialera ahalik eta denbora laburrenean
aldatzea. Horrek ikasleengan, haien familiengan eta irakasleengan duen eragina
murriztea, ahal den neurrian, maila guztietan.


2. Ikasleen autonomia sustatzea ahalik eta adin goiztiarrenetatik; ahal dela,
LH1-DBH4 bitarte.

3. Irakasleen eta ikasleen lan koordinatua eta arina bermatzea.

4. Tresna teknologikoak ahalik eta gehien aprobetxatzea, irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuak irakaskuntza presentzialaren erritmo antzekoenean jarrai dezan.


5. Ikasleen eta irakasleen osasun emozionala zaintzea, eta egoera horretan dauden
familien hezkuntza-lana erraztea eta laguntza ematea.