Xedea, ikuspegia eta balioak - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Eskola publiko euskalduna da, eleanitza eta integratzailea. Bertan, ikasleekin ezagutzak eta balioak lantzen ditugu, aurrerantzean gizartean pertsona autonomo eta ongi prestatuak izan daitezen.
Euskalduna: gure herriaren hizkuntza, kultura eta ohiturak lantzen dituena.
Eleanitza: abiapuntua euskara izanik eta gaztelerarekin harreman naturala duen heinean, hirugarren hizkuntza eskolatze hasieratik lantzen dugu.
Inklusiboa: kulturen arteko desberdintasunak errespetatuz ikasle guztiak biltzen dituena eta kontuan hartzen dituena (ikastetxearen ahalbideen arabera) bai ikasle bakoitzaren beharrak bai ikasle bakoitzaren berezitasunak bere garapenerako. Ikasleen familien egoera soziala, ekonomikoa eta kulturala kontuan hartzen duen eskola da.
Afektibitatearen aldetik motibatuak, askatasunarekin pentsatzeko gai direnak eta pentsamendu kritikoa duten pertsonak hezteko lan egiten duen eskola.
Eskola aktiboa eta dinamikoa; gizartearen aldaketetara eta teknologiak eskatzen duen berrikuntzetara egokitzen dena; gaur egungo beharrei erantzuten diona.
Ikuspegia
Ikuspegia
Ikastetxeak honelakoa izan nahi du eta honen alde lan egingo du:
-
Euskerarekin eta gure kulturarekin konprometituta dagoen eskola, herriko haurrak euskaldundu eta euskeraz hazten dituena.
-
Eskola demokratikoa eta parte hartzea bultzatzen duena. Eskolako komunitatea osatzen duten estamentu guztiak batera lan egiten dutenak, era koordinatu eta eraginkorrean eskola proiektu komuna garatzeko.
-
Eskola dinamikoa eta teknologia eta metodologia berriei egokitzen dena ikasleen gaitasunak modu egokienean garatzeko.
-
Herriko errealitate sozialarekin erlazionatu eta parte hartzen duen eskola.
-
Eleaniztasuna bultzatzen duen eskola.
-
Kalitatezko hezkuntza sustatzen duen eskola, emaitza akademiko onekin gizarterako pertsona aktibo eta konpetenteak hezteko.
-
Hezkuntza komunitate osoaren integrazio eta bizikidetza ona duen eskola.
-
Hezkuntza komunitate osoak maite duen eskola.
Balioak
Balioak
Gure eskolak balio hauek lantzen ditu:
-
Errespetua: norberarengan, besteengan, sinismen eta kultur ezberdinei, materialari, instalazioei eta ingurugiroari.
-
Askatasuna pentsatzeko, kritikarako ahalmena eta autonomia.
-
Autonomia pertsona bezala eta lanean. Ekimena, laguntza, txukuntasuna, garbitasuna, sormena, zaletasuna eta lana ongi egina bultzatzea.
-
Berdintasuna aniztasunaren barne, integrazioa, sexismorik eza.
-
Norberaren identitatea baloratu eta onartu, autoestimua.
-
Besteak baloratu eta onartu, elkartasuna, enpatia.