Nor gara?

Aurkezpena

Larraintzarko Ikastetxea Nafarroako Ultzama eskuladean kokatua dagoen ikastetxea dugu, hain zuzen ere Larraintzar herrian. D ereduko Eskola publikoa eta euskalduna da. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sarekoa, eta  hiru etapa eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 

 

 

Gure ikasleak

Gure ikastetxera  Ultzama, Odieta, Atez, Anue eta Lantzeko ikasleak etortzen dira, osotara 40 bat herritako neska-mutilak. Basaburuko ikasleak Jauntsaratsen egiten dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eta Bigarren Hezkuntza egitera etortzen dira hona.

Etapen arabera, honela banatuta daude ikasleak:

  • Haur Hezkuntza:
    • HH 1: 8 ikasle
    • HH 2: 13 ikasle
    • HH 3: 11 ikasle

 

  • Lehen Hezkuntza
    • LH 1 : 14 ikasle
    • LH 2: 8 ikasle
    • LH 3: 12 ikasle
    • LH 4: 17  ikasle
    • LH 5 : 14 ikasle
    • LH 6 : 19 ikasle

 

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
    • DBH 1 : 28 ikasle
    • DBH 2 : 25 ikasle
    • DBH 3 : 26 ikasle
    • DBH 4 A : 21 ikasle
    • DBH 4 B: 7 ikasle