SANTA AGEDA BEZPERA EGUNA

2025/02/05

Ikastetxean, urtero bezala, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu. Haur eta lehen hezkuntzako ikasleek beraiek prestatutako koplak DBHko ikasleei abestu dizkiete. Gero, denak elkarrekin “oles oles lurra esna zaitez” eta “santa ageda” abestiak kantatu ditugu. 

Hemen lehen hezkuntzako ikasleek prestatutako koplak:

 

Zorion debeatxeko lagun

eskolako lagun gazte

etxetik makilak ekarrita 

zapiak eta beste traste.

Horrela ba egin ditugula

zuentzako bertso onak

laugarrenekoak gara eta

eskolako hoberenak.

 

Bertsoa daukagu zuentzako

hartu makila ta abestu

lurra esnatuko dugu denok

bizia ongi probestu.

Fruituak ikusi nahi ditugu

eskerrak entzuteagatik

debatzeko aitatxiamatxi

egon zaiteztela pozik.

 

Hau da osatu dugun bertsoa 

zuentzat egindakoa

egun hontan oso pozik gaude

denez Euskal Herrikoa.

Kantatzeko ta lurra jotzeko

amalurra esnatzeko

Lantz Esain Ostiz Iraizoztik

gatoz zuei kantzatzeko.

 

Egun berezia da gaurkoa 

entzun dadila eskolan

haur guztiak pozik egoteko

egon nahi dugu oporretan.

 

Orain irakasleak ez dute

bai jotzen lehengoak bezala

baina examinak jartzen dituzte

eta gustura gainera.

 

Zorion klase hontako denoi

bertsoa abestera gatoz

gelatik gela ohitura zaharra

aurten zabaltzeko asmoz.

 

Zorion gela hontako denoi

irakaslea etorri da,

lehenengo gazte ta gero euskara

azterketak egin beharra.

 

Santa Ageda bezpera degu

oles egitera gatoz

gaur gurekin poza etorri zaigu

zuek poztatzeko asmoz.

 

Larraintzarko ikastetxean gaude

egunero ikasten

eskola guztiak kantuz daude

beti gaude jolasten.

 

Larraintzarko 6.B gara 

ta klase ordez patio

klasetan asko aspertzen gara

eta lokartzeko gogoz.

 

Larraintzarko ikasleak gara eta bertsoak abestuz

egureldi oso ona espero dugu egitea urte honetan

landareak,fruituak eta onddoak ateratzeko mendian

animaliak ondo egoteko eske hauu kanatzen dugu.

 

Larraintzarko ikastetxeko jaunak

gaur zuei eskean gatoz

patioak luzeak izateko eta

klaseak motzago.

 

Sukaldarientzako mezu bat

postreak goxoak nahi ditugu

txokolate, nata eta bainila

oso gustoak ditugu.

 

Larraintzarko ikasleak gara

abesteko ordua da

Ultzamako ohitura jarraitzen

udazkena prestatzeko

 

Larraintzarko ikastetxean

jendea kantari dabil

lurra esnatu nahian gabiltza

etxeko makil batekin.

 

LURRA ESNA DADILA!