PODCAST LEHIAKETA

2026/01/10

Aurten Ultzamaldeko Euskara Mankomunitateak, Ametza Kultura Elkarteak eta Esan Erran Irratiak Gazteendako I. Podcast lehiaketa antolatu dute elkarlanean. 12 eta 30 urte bitarteko Ultzamaldeko gazteek izan dute parte hartzeko aukera eta 14 grabaketa aurkeztu dira. Horien artean hiru sarituak izan dira.

Batetik, Oihana Rezabal, Nerea Larraintzar eta Arhane Etxenike ikasleak lanik onenaren irabazleak izan dira, gidoia bereziki landua eta teknikoki ere oso ongi osatua zegoelako, eta 400euroko saria jaso dute.

Hurrengo estekan elkarrizketa aditzeko aukera izanen duzue:

https://amezti.eus/ultzama/1767951488278-nerea-larraintzar-arhane-etxenike-eta-oihana-rezabal-podcast-onenaren-egileak

Horrekin batera, berauek garaturiko podcast-a entzun dezakezue hurrengo estekan.

https://drive.google.com/file/d/1DnUmDkG5yrDMdded3Vne0P7Kavgl-3PI/view?usp=drive_link

Bestetik, Ekiñe Ansonera Astiz, Enara Alberdi Duhart eta Ara Lobato Irigoien dira hirugarren saria eskuratu dutenak. Honakoek, teknikoki lanik onenaren saria lortu dute,musikaren erabilera nabarmendu du epaimahaiak eta horregatik Podcastak egiteko kit berri bat jaso dute.

Hurrengo estekan entzun dezakezue poscast-a.

https://drive.google.com/file/d/1CUo9domuqOH6Uomy1FHh_NEGYKxMtCBq/view?usp=drive_link

ZORIONAK GUZTIEI LORTUTAKORENGATIK BAITA EGINDAKO LANARENGATIK ERE!