ORDOKI ETA MUGARKIRA IRTEERA!

2025/10/08

Urriak 2, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleak Baztango Arizkun herrira joan ginen ingurua ezagutu eta bi ekintza egitera. Horietako bat “Ordoki” zalditegian izan zen. Bertan zaldiak eta behorrak ezagutu eta ibilaldi bat egin genuen. Bestean, Mugarki kiroldegiko rokodromoan, eskalatzen aritzeko aukera izan genuen.

Primeran pasa genuen!