Mahai jolasetan elkarrekin

2024/02/02

Duela egun batzuk LH5eko ikasleek bisita berezia izan zuten gelan; DBH4ko sei ikasle etorri zitzaizkien gelara ingeleseko ikasgaian lantzen ari direna errepasatzeko, saio horretarako espreski prestatutako mahai jolas batzuekin ongi pasatu bitartean. Urduritasunez hasi zuten saioa, bai txikienek eta baita eskolako zaharrenek ere; baina lehengo begirada konplize batzuen ondotik, jada saltsan sartu ziren denak eta oso esperientzia polita izan zen denentzat. Ea laster errepikatzen den!

 

Hace unos días, los grupos de 5º de primaria recibieron una visita muy especial en el aula; seis alumnos y alumnas de 4º de la ESO fueron a su clase para repasar lo que están trabajando en la asignatura de inglés mediante unos juegos de mesa creados para la ocasión. La sesión comenzó con muchos nervios, pero enseguida se pusieron en marcha y fue una experiencia muy bonita. ¡Ojalá se repita pronto!

​​​​​​​