Liztor asiarrak - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Liztor asiarrak - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Liztor asiarrak
2022/05/03
Apirilan zehar, DBH 4Bko ikasleok proiektu bat egin dugu Lanbide Jarduerari Aplikatutako Zientzietan.
Lehendabizi, espezie inbaditzaileak landu genituen, eta hauei buruzko aurkezpenak egin genituen. Horien artean liztor asiarra zegoen eta honetan besteetan baino gehiago zentratu ginen gure inguruko biodibertsitatean eragin zuzena duelako.
Liztor asiarrak gero eta gehiago daude, eta biodibertsitatean ondorio larriak ekar dezakete, batez ere erleez elikatzen delako eta erleak desagertzen badira, landareen polinizazioa egiteko zailtasunak egongo liratekelako. Bestetik, nekazariei ere eragiten die, landatutako fruituak hozkatzen dituztelako. Horregatik, liztor asiarrak harrapatzeko tranpak egitea erabaki genuen.
Etxean genituen plastikozko botiletan lau zulotxo egin genituen: bi handi xamarrak (intsektuak sartzeko) eta bi zulo txiki (intsektu txikiak ateratzeko baina liztorrak barruan gelditzeko). Liztorrak erakartzeko, nahasketa bat egin genuen azukrea, ura eta ogia egiteko legamiaz baliatuz.
Bukatu ondoren, ikasle bakoitzak gure herrietara eraman genituen tranpak, eta zuhaitz batean zintzilikatu genituen. Leku atseginenak eguzkiak ematen duen eta loreak dauden lekua dela kontuan hartu genuen.
Handik 10 bat egunetara bakoitza bere tranpa ikustera joan zen eta argazkiak egin genituen.
Besteekin informazioa partekatzeko, mapa bat egin dugu google my maps-en eta bertan jarri ditugu tranpen argazkiak (jarri eta bildu genituenean) eta hauen kokapenak. Lotura honetan duzue denon artean osatu dugun mapa: https://www.google.com/maps/d/u/0/edit?mid=1TAnIWq-xiX0OkmZ20umrADlgfrI3MsS3&usp=sharing
Bertan ikus daitekeen moduan, guztira 3 liztor asiar harrapatu ditugu. Beraz, ondorioztatu dezakegu nahiz eta gure inguruan arazo oso handia ez den gaur egunean, liztor asiarrak badaudela eta hauen kontra denok egin dezakegula borroka. Alde batetik tranpak egitea oso erraza da eta bestetik liztor asiarren habi bat ikusten dugunean udalera deituz.