LH3, 4 eta 5.mailak KANPALDIAN

2026/10/19

Urriaren 6tik 8ra, eskolako 3. 4. eta 5. mailako ikasleak Kosta Camp-en egon gara, Aizarnazabaleko Larraitz aterpetxean, eta esperientzia polita bizi izan dugu.
Aurreikuspenak ikusita bagenekien eguraldiak ez zigula aunitz lagunduko, baina horrek ez zigun gogoa kendu: eguraldi txarrari aurpegi ona jarri genion eta ederki gozatu genuen!
Hiru egun hauetan ez dugu aspertzeko astirik izan, Lorea, Leire eta Bidatzek ekintza asko prestatu zizkiguten: Jolasak, talde-erronkak eta txoko guztiak arakatzeko abenturak izan ditugu.Lagunekin lo egitea ere asko gustatu zaigu: Logelak partekatzea, lotara joan aurreko sekretu eta irriek oroitzapen politak utzi dizkigute.
Diskoteka eguna, azken gaueko jaian dantzan eta kantuan saio ederra egin genuen, gorputza mugituz eta primeran pasatuz. Nekeak jota baina motxilak irribarrez eta oroitzapen ahaztezinez beteta itzuli gara etxera. Hurrengorako prest gaude!