Está en marcha LARRAINTZARRALDIA! - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Está en marcha LARRAINTZARRALDIA! - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
LARRAINTZARRALDIA martxan da!
2025/05/15
Euskaraldiarekin batera LARRAINTZARRALDIA iritsi da gure ikastetxera! Egun hauetan zehar Aho Bizi eta Belarri Prest ugari ikusi eta somatuko ditugu inguruan eta gurean ere keinu bat egin nahi izan diogu askok bidelagun dugun hizkuntza xahar eta eder honi.
Zaindu beharreko altxorra dugu esku artean, ate asko irekitzen laguntzen diguna eta batez ere gu geu izaten laguntzen diguna. Askotan, askorentzat harrotza izatera irits daiteke, baina gurea, guztiona, da guztion aterpe.
Euskarari bultzada bat emate aldera, ikastetxean hainbat ekimen antolatu ditugu: Lelo txapelketa, Euskal Herriko mapan gure abizenen jatorriak kokatu, Goizero, sorpresaz, bideo mezu bat iritsiko zaie ikasleei euskara erabiltzera animatuz, jolasgaraian euskal musika jarriko da... Laburtuz, euskara gozatzeko eta gurea, hurbilekoa den zerbait dela sentitzeko erabiliko dugu.
Besterik gabe, esku artean dugun altxor hau denen artean zaindu dezakegu, euskaraz jakin edo ez jakin. Gakoa hizkuntza maitatzean baitago.


