LARRAINTZARKO ZIRKUA INAUTERIETAN!

2025/02/28

A ze zirkua izan dugun Larraintzarko eskolan!

Txikitxoek pozez bete dute eszenatokia, gure pailazoak! Lehenengo zikloko mimoak dotore- dotore iritsi dira eta 3.mailako magoek beraien magia trikimailuak erakutsi dizkigute! 4.mailako malabaristek hankaz gora jarri dute kiroldegia, ze artistak! 3.zikloko ikasleek aho zabalik utzi gaituzte beraien akrobaziekin! Gaurko zirkuan ere musika banda paregabea izan dugu! 


Ikaragarria izan da lagunak!