HONDAKINEKIN ARTE LANAK SORTZEN!

2025/02/17

Otsailak 17an, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Mancoeducako "Arte-sormena hondakinak erabilita" tailerra burutu dugu.

Hasieran, hondakinen inguruko hausnarketa bat egin dugu hezitzaileak erakutsitako hainbat argazki ikusita. Ondoren, hondakin bakoitzaren birtziklapena aztertu dugu eta azkenik, ikasleak etxetik ekarritako hondakinekin ekosistema ezberdinen arte lan ederrak egin dituzte eta haien irudimena piztu dute!