Hemos celebrado el Día Internacional de las Mujeres Científicas en el centro. - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Hemos celebrado el Día Internacional de las Mujeres Científicas en el centro. - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastetxean.
2025/02/12
Larraintzarko ikastetxean Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu hainbat jarduera interesgarriren bidez. Otsailailaren 11n, hezkuntza komunitateak bat egin dugu emakumeek zientziaren arloan egindako ekarpenak aitortzeko eta etorkizuneko zientzialari belaunaldia inspiratzeko.
Jardueren artean, emakume zientzialarien bizitza eta lanari buruzko memori jolas batean aritu dira eta emakume zientzialarien puzzleak egin dituzte Haur Hezkuntzako eta DBH4-ko ikasleek. Gainera, DBH4-ko ikasleek emakume zientzialarien omenezko aurkezpen bat sortu dute, non haien lorpenak eta zientziaren arloan izan duten eragina nabarmentzen diren.
Bertzalde, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik hasi eta DBH-ko hirugarren maila arteko ikasleek emakume zientizalarien izenak asmatzeko erroskoaren jolasean ibili dira.
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzea oso garrantzitsua da gure ikasleengan zientziarekiko interesa pizteko eta emakumeek zientziaren arloan izan duten eta duten garrantziaz jabetzeko. Jarduera hauen bidez, neskak zientzia-ikasketak egitera animatu nahi ditugu eta etorkizunean zientziaren arloan liderrak izan daitezen inspiratu.
Gure ikastetxeak konpromisoa hartu du zientziaren eta genero-berdintasunaren sustapenean. Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzea ekimen horren parte da, eta ikastetxeak etorkizunean ere antzeko jarduerak antolatzen jarraituko du.