Gaztainak izan dira protagonista Noraino literatur lehiaketan

2025/05/23

Pasa den maiatzaren 16an egin zen Noraino literatur eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa. Mailaz maila ikasleek kiroldegiko harmailak bete zituzten eta giro bikaina sortu zen.

Dakizuen moduan, aurten “Gaztaina” izan da guraso elkarteak proposatu duen gaia eta horretxen inguruan aritu dira ikasleak euren lanetan.

Hona hemen aurtengo irabazleak:

-HHri dagokionez, Maddi Berasain (HH2) eta Garoa Diaz de Cerio (HH3)

-LH 1,2,3, Eider Iraizoz (LH2) eta Amati Olasagasti (LH1); Ander Martinez (LH1) eta Lur Irure (LH3)

-LH 4,5,6ri dagokionez, Oihane Andueza (LH5) eta Naroa Landiribar (LH6)

-DBH 1-2ri dagokionez, Anuk Epelde eta Noa Serrano (DBH2)

-DBH 3-4ri dagokionez, Markel Hendriks (DBH4) eta Oihana Rezabal (DBH3)
 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak saridunei. 

Hurrengo urtean gehiago!