EUSKARAMETROA - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
EUSKARAMETROA - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
EUSKARAMETROA
2026/11/09
Pasa den hilabetean DBHko ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimen berri hau hasi genuen: Euskarametroa.
Bertan, irakasleek ikasleek euskararen erabilera ebaluatu eta astero gela bakoitzak erabileraren araberako kolore bat jasotzen du (berdea, horia edo gorria). Hilabetea pasatzerakoan emaitzik positiboena jaso duen gelak saritxo bat izango du gelakideen artean disfrutatzeko.
Urriko irabazlea DBH 1. mailako gela izan zen eta tutoretza saioan disfrutatzeko pasta kaxa bat jaso zuten. Zorionak!!