Eskolarako bidea erakusketa

2026/01/20

"Eskolarako bidea" 18 fotokazetarik burututako argazki erakusketa bat da. Bertan, munduko ume askok eskolara joan ahal izateko gainditu behar dituzten erronkak azaleratzen dira, betiere etorkizun hobeago baten ametsetan. Istorioak hiru ataletan banatuak daude: "Distantzia luzeak", "Inguru arriskutsuak" eta "Bazterketa". 

Erakusketa gure eskolan izango dugu urtarrilaren 12tik 26ra bitarte, hezkuntza-eskubidea balorean jartzen lagunduko digulakoan.