¡EN MARCHA EL PARQUE NUEVO DE LA ESCUELA! - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
¡EN MARCHA EL PARQUE NUEVO DE LA ESCUELA! - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
ESKOLAKO PARKE BERRIA MARTXAN DA!
2026/09/22
Azkenean iritsi da Haur Hezkuntzako ikasleek hainbeste itxaroten zuten momentua! Gaurkoan, parke berriko azken lanak egitera etorri dira udaleko langileak eta zinegotzia. Belarra moztu eta udaberrian landatutako landareak babesten aritu dira, hurrengo egunetan, ikasleek parkeaz gozatzeko aukera izan dezaten. Honekin batera, parke berrian nola jolastu behar dugun azaldu digute.
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, ikastetxe guztiaren izenean udalari eta bertan aritu diren langile eta bolondres guztiei eskerrak emateko, parkea zoragarri geratu baita. Ea guztien artean egindako lana zaintzeko gai garen.
Orain, parkeaz gozatzeko tenorea da, gozatu!