Eskola garraioa

Autobuseko araudia

AUTOBUSEKO ARAUDIA

 

  1. Autobusera igotzeko ilara bat egingo dugu eta dagokigun ordenaren arabera kokatuko gara.

  2. Begiraleak erabakitzen duen eserlekuan jarriko gara.

  3. Bidaiari bakoitza bere tokian eserita egongo da eta segurtasun uhala jarrita izango du.

  4. Erdiko pasilloa libre utziko da eta pilaketak saihestuko dira.

  5. Eskola-material guztia (motxilak, karpetak, kuadernoak…) ongi kokatuko ditugu. 

  6. Autobuseko bidaiari guztieak errespetuz tratatuko ditugu.  Liskarrak, eztabaidak edo errespetu faltak ez dira onartuko.

  7. Autobusean jatea debekatuta dago.

  8. Ahotsaren tonua zaindu behar dugu.

  9. Autobuseko materiala zainduko dugu. Oinak ez ditugu eserlekuan jarriko.

  10. Geltokietan begiralea izango da lehena jeisten, ikasleei autobusetik jeisteko momentu hoberena zein den adieraziko die.