EKAINBERRIRA IRTEERA

2025/05/02

Joan den apirilaren 2an, 1DBHko taldea Ekain kobazuloaren erreplika ezagutzera joan zen Zestoara. Eskolatik autobusean irten eta poz pozik Zestoara abiatu ginen. Han, paseo eder bat egin ondoren, Ekainberriko begiraleek bi taldetan banatu gintuzten. Talde bat labar arteaz gozatzeko kobazulora sartzen zen bitartean, bestea, lantza eskuan, zuhaitz artean jarritako kortxozko animalia batzuk ehizatzen saiatzen zen. Denbora amaitutakoan, taldeek jarduera aldatzen zuten.
Ekainberri irteera polita da, duela 15.000 urte bertako biztanleak nola bizi ziren, nola ehizatzen zuten edo sua nola egiten zuten ezagutzeko.