AZAROAK 25

2024/11/27

2024ko azaroaren 25a Larraintzarren.

Aurtengoan ere ikasle guztiak elkartu ditugu hainbat ekintza burutzeko AZAROAREN 25ean. 

Hasieran talde bakoitzak bere gelan eguneko gairen inguruko hausnarketa burutu du, bakoitzak bere mailan noski. Ondoren ikasleak elkartu eta nahasi dira, HHkoa eta LHkoak DBHkoekin, txikienak ipuin bat entzun dute  eta horren inguruan aritu. Eta DBH eta LH koak elkarrekin gatazkak konpontzeko rol jokoakegin dituzte. 

Bitartean goizean zehar mural bat osatu dute eskolako aterpean, batzuk eskuak kolore urdinez eta besteak gorriz margotu, eta ondoren, eskuak elkartu dituzte kolore morea lortu arte. 

Eskuak more bihurtze lortu eta gero, denek eskuak horma zurian atxiki dituzte eskuak tximeletak irudikatuz. 

Esanahia, bakoitza bere koloretik eta izaeratik besteekin elkartu eta zerbait berria sor dezakegula da, tximelta morez betetako horma sortuz. Tximeleta ere metamorfosiaren, aldaketaren eredu da (eta arintasunaren eredu) da. Elkarrekin sortu dugu eta elkarrekin zaindu beharko genuke.

Arratsaldeko saioetan talde guztiak jarraitu dute mailari egokitutako jarduerak eginez egunaren gaiaren inguruan.

Azaroaren 25a ez da egun honekin bukatzen baina pausuz pausu aurrera joanen gara.