Dos excursiones especiales al castañal de Auza organizadas por “Sustraiak guraso elkartea”. - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Dos excursiones especiales al castañal de Auza organizadas por “Sustraiak guraso elkartea”. - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
"Gaztainondoak" proiektuaren barruan bi txango berezi Auzako basora Sustraiak guraso elkarteak antolatuak.
2025/06/20
Ekainaren 10ean eta 11n, gure ikasleek naturarekin harremana estutzeko eta zientzia praktikan bizitzeko aukera izan zuten Auzako gaztainondoen inguruan egindako bi txango berezitan. Jarduera hauek Ornitolan enpresarekin batera egin ziren, "Gaztainondoak" izeneko proiektuaren barruan.
Ekainak 10 – DBH 1. mailako ikasleekin. Txoriei eraztunak jartzea.
Lehenengo egunean, ikasleek txorien zientzia-azterketa praktiko batean parte hartu zuten. Txorientzat sare bereziak jarri, eta harrapatutako hegaztien izen arrunta eta zientifikoa, neurriak, pisua, adina, gantza kopurua eta beste hainbat parametro biologiko neurtzen ikasi zuten eta azkenik identifikatzeko eraztuna jarri genien. Ikasleak zientzialari txiki bihurtu ziren egun batez, eta ingurune naturala ezagutzeko modu interesgarri eta aberasgarrian parte hartu zuten.
Ekainak 11 – DBH 3. mailako ikasleekin. Txorien kantua
Hurrengo egunean, beste ikuspegi batetik heldu genion ornitologiari: txorien kantuen identifikazioaren bidez. Horretarako, Merlin aplikazioa erabiltzen ikasi genuen, eta Gabi ornitologoak bertatik bertara azaldu zizkigun hainbat txori-espezieren kantu desberdinak. Entzumena trebatu eta naturan adi egoten ikasi genuen, modu ludiko eta didaktikoan.
Bi egun hauek aukera ezin hobea izan dira natura gertutik bizitzeko, aztertzen ikasteko, eta batez ere, gure ingurunea zaintzen eta ulertzen ikasteko. Eskerrik beroenak Sustraiak proiektuari eta parte hartu duten guztiei.