Nola ugaltzen dira landareak?

2025/01/31

Ikasleok baratzan jarduera praktikoak egin ditugu, eta bertan ikasitako teoria aplikatu ahal izan dugu. Lehenik eta behin, landareen ugalketaren inguruko ezagutzak hartu genituen: landareen ugalketa sexuala eta asexualeko prozesuak nola funtzionatzen duten ulertu dugu baita nola eragiten duten landare berrien ezaugarrietan ere. Horiekin erlazionatutako lanak egin genituen; lehenengo lurra landu genuen eta ondoren jantokiko konposta gehitu genion dena ongi nahastuz. Bukatzeko, haziak erein, tuberkuluak, estoloiak, adaxkak eta erraboilak landatu genituen.

Horrela, landareen ugalketa naturalari buruzko jakin-mina areagotu egin da, eta baratzean egiten ditugun lanek gure ingurunean duen garrantziaz konturatu gara. Baratzan egindako lanak eta landutako kontzeptuak guztiontzat esperientzia aberasgarria izan dira. Aurrerantzean, baratzan lan gehiago egingo ditugu, eta etorkizuneko barazki eta lore landaketetan parte hartzen jarraituko dugu, ikasitakoak praktikan jarriz.
Zentzu horretan, baratza ez da soilik lan egiteko lekua, baizik eta natura eta bere prozesuak hobeto ulertzeko aukera bat.