JASANGARRITASUN ASTEA HELDU DA!

2025/11/19

DBH 1. mailako ikasleek Jasangarritasuna landuko dute azaroaren 24-28 bitarteko proiektu astean. Proiektu honek ikasleek ingurumena zaintzearen garrantzia ulertzea eta baliabide naturalekiko eta bizitzarekiko errespetua sustatzea du helburu, bai eta taldean lan egiten ikastea. Proiektu astea Gongora eta Arazuriko araztegia bisitatzen hasiko gara eta hortik abiatuta, uraren eta berrerabilera lantzeko esplorazio, ikerketa eta eztabaidaz jositako jarduera desberdinak jorratuko ditugu 5 egunez.