Proeducar-Hezigarri, mila esker!

2023/06/22

2019-2020 ikasturtean, Larraintzarko ikastetxeak Proeducar-Hezigarri programaren aldeko apustua egitea erabaki zuen. Erabaki horren bidez, aldaketak egin behar izan ziren hezkuntza-mailan, metodologiei, ebaluazioari, materialei, lan-moduari eta abarri dagokienez, gure neska-mutikoen beharrei egoki erantzuteko.

 

Horrela, lau urte hauetan, gure indarguneak, ahulguneak, zer eta nola hobetu nahi genuen aztertu ondoren, irakasteko eta ebaluatzeko moduan aldaketak sartu ditugu.

 

Hezigarritik 0 proiektua diseinatu zen, irakasleen artean praktika onak saioak antolatu dira, bost erasmus+ behatze mugikortasun egin dira, metodologia kooperatiboetan sakondu da, proiektuka lan egin da; DUA (ikaskuntzaren diseinu unibertsala), prestakuntza ebaluazioa, irakaskuntza partekatua, material manipulagarria eta abar prestatu edota erabili dira, adibide batzuk jartzearren. Nafarroako beste ikastetxe batzuk ezagutzeko aukera eman digun “Etorri, begiratu eta partekatu” proposamenean ere parte hartu dugu.

 

Orain, lau ikasturte hauen ondoren, programa amaitzen da; izan ere, ezagutzen dugun bezala desagertu egiten da. Baina aldaketa horietan sakontzen jarraituko dugu. Haur eta lehen hezkuntzan Maite Cobosek koordinatuko ditu. Bigarren Hezkuntzan lekukoa Ikasnova batzordeak jasotzen du.

 

Larraintzarko Ikastetxeak ikasle guztiak eta desberdinak izateko eskubidea bermatzen jarraituko du.

 

HH-LH bideo laburpena

DBH bideo laburpena

Proeducar-Hezigarri bideo laburpena