Xaboien ekoizpena

2022/10/14

Gaur, urriak 14, produktu naturalen bitartez eginiko xaboien ekoizpen prozesuak azaltzera etorri zaigu Maite Palacios DBH 2. mailako ikasleongana. Bertan olio mota ezberdinen saponifikazio indizeak ezagututa xaboiaren ekoizpenerako beharrezko ur eta sosa kaustiko neurriak zein diren ikasi dugu eta Labanda landarezko xaboi batzuk sortu ditugu. Datozen asteetan zehar ikastetxean bertan izango ditugu solidifikatu bitartean eta ondoren ikasle bakoitzak bere xaboia eramango du etxera. Eskerrak eman nahi genizkioke Maiteri izandako jarrera adeitsuagatik eta irakatsitako guztiagatik!