Portugaldarren bisita

2023/04/23

Erasmus Europako programar barruan gaudenez,  eta CREENAk gidatutako partzuergoko kide garenez,  pasa den maiatzaren 20an atzerriko irakasleak  gure ikastetxean hartzeko aukera izan genuen. 

Agrupamento de escolas de Frazao (Portugal) ikastetxeko zuzendaria eta hiru irakasle etorri ziren (Lehen Hezkuntzako bi, eta Bigarren Hezkuntzako beste bat).


Eguna  ikastetxearen kanpoaldea,  jantokia eta lasaitokia bisitatuz hasi genuen. Hiru gune horiek aukera eman ziguten familiek proposatu eta hezkuntza-komunitate osoak parte-hartzen duen  bi proiektuetaz hitz egiteko: Sustraiak eta Kili-kili.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasgela batzuk bisitatu ondoren, ikastetxearen kudeaketa ezagutzeko aukera izan zuten  gure zuzendariaren eskutik. Ordubete geroago, orientazio bulegoan  bildu ziren inklusioa, aniztasunari arreta eta bizikidetza ikastetxean nola lantzen ditugun ezagutzeko.


Informazio bilera horien ondoren, zati praktikoari ekin genion. Lehen Hezkuntzako 4. A gelan egon ziren, eta irakaskuntza partekatua txokoetan lan egiteko eta ikasleei arreta hobea emateko nola baliatzen zuten  ikusi zuten. DBHko 2. mailan UCE inklusiboaren saio bat ezagutu zuten, eta ikasnova ikasgelan,  proiektu berri baten hasieran parte hartu zuten. Proiektu hori taldeka eta metodologia kooperatiboarekin egiten da, 1. A mailako bigarren hezkuntzako ikasleekin.


Esperientziaren balorazioa oso positiboa izan da.


Joaquim, Linda, Rosario e Angela, MUITO OBRIGADA!