Oles, oles lurra esna zaitez!

2023/02/03

Bihar, otsailak 4,  Santa Ageda bezpera da. Larraintzarko Ikastetxeko haur eta lehen hezkuntzako ikasle-irakasleok ere  ere, egunari seinale eginez, kopla kantuan aritu gara zapia lepoan eta makilekin lurra joaz.. 

Badirudi ospakizunak bere sustraiak kristautasuna zabaldu aurreko garaietan dauzkala. Aditu batzuen iritziz, Agataren inguruko festek zerikusi handia dute inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin. Neguko solstizioaren ondoren, eguna luzatzen hasten denean, zuhaitz adarrak kimu berritzen hasten dira eta orduantxe izaten da zuhaitz adarrak kimatu edo inausteko garaia. Hala, naturaren esnatzea ospakizun bihurturik, mutilak kopla kantari ibiltzen ziren etxerik etxe janari eske, eta ondoren, bildutakoarekin, mutil eta neska denek batera afaltzen zuten.

Zorionez, horretan pixka bat aurrera egin dugu eta egun, neska zein mutil, denak ibiltzen gara kantu eta  eskean. 

 

SANTA AGEDA BIDEOA