Liburuaren eguna ospatzen

2023/04/25

Igandean, apirilak 23 Liburuaren eguna osapatzen zen; igandea izaki, eskolan atzo egin genuen seinalea, Noraino literatur eta ilustrazio lanen sari banaketarekin. Horretaz gain, aurreko eguneatan geletan ere proposamen eta jarduera ezberdinak burutu ziren:

  • Haur Hezkuntzako geletara umeen zenbait guraso ipuinak kontatzera etorri ziren, ttikienei momentu goxoak pasaraziz.
  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan ipuin musikatuak sortu zituzten eta Haur Hezkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleei kontatu zizkieten.
  • Lehen hezkuntzako hirugarren zikloan ipuin ezberdinen izenburuak edo horietatik ateratako esaldi ezagunenak elkarlotuz ipuinak sortu zituzten; bestalde, liburuen azalekin jolastuz “BookFace Friday” ekimenari lotu ziren.

 

Hementxe dituzue sortutako lanen zenbait argazki eta bideo: