LARRAINTZARKO IKASTETXEKO DBHI-KO IKASLEAK NAY-N (FRANTZIA), ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA BATI ESKER - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
LARRAINTZARKO IKASTETXEKO DBHI-KO IKASLEAK NAY-N (FRANTZIA), ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA BATI ESKER - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
LARRAINTZARKO IKASTETXEKO DBHI-KO IKASLEAK NAY-N (FRANTZIA), ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA BATI ESKER
2023/04/26
Larraintzarko ikastetxeko DBH2ko 12 ikasle Erasmus proiektuan murgilduta daude, “Landa eremutik landa eremura: mugaz gaindiko bizilagunak” izeneko proiektuan hain zuzen ere. Proiektu hau SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) emandako 2022ko Erasmus deialdian lortu zuen ikastetxeak. Honela, Europar Batasuneko Erasmus Programaren funtsekin kofinantzatutako hezkuntza-proiektu baten barruan ari da garatzen ikasleen eskola-mugikortasun hau.
Larraintzarko ikasleak Nay-ko (Frantzia) Henry IV ikastetxean murgilduta daude bost egunez, eta eskolaz kanpoko ordutegian bertako familietan egonen dira egunerokoa gertutik biziz. Egiten ari diren jarduerak motibagarriak izaten ari dira: Pau hiria bisitatu dute; La Maison Carré monumentu historikoa bisitatu dute; gure frantziar bizilagunen landa-ingurunera bisita gidatuak izan dituzte; eta Henry IV ikastetxean inmertsio-jardunaldiak izan dituzte bertako ikasleekin. Esperientzia oso positiboa izan da.
Hezkuntza-mugikortasun horri esker, Larraintzarko Ikastetxeak nazioartekotzeko prozesuan eta Europara zabaltzeko prozesuan aurrera egin du, eta parte hartzen duten ikasleek esperientzia eta ezagutza berriak eskuratu dituzte, Erasmus Programaren “Bizitzak aberasten, buruak zabalduz” esloganaren adibide.
Ekimenaren berri gehiago jakin nahi baduzue, hementxe duzue atzo iakstetxeko zuzendari den Izaskun Otxandorenari Esan Erran irratian egindako elkarrizketa entzungai:
Esan erran irratiko elkarrizketa