KILI KILI PROIEKTUA

2021/04/22

PROYECTO KILI KILI PROIEKTUA. INSPIRAZIOA, HAUSNARKETA, PARTE-HARTZEA, LAN TALDEA. INSPIRACIÓN, REFLEXION, PARTICIPACIÓN, TRABAJO EN EQUIPO

 
Azken hilabeteotan ilusio handiz lan egin dugunok plazer handiz zuei Kili Kili proiektuaren berri emateko unea iritsi dela iruditu zaigu, zinez, uste dugu gure ikastetxean inflexio-puntua izango dela. Komunitateak ahal duen guztietan parte hartzeko konpromezua hartu du, indarrak halabeharrez neurtuz halere,  Larraintzarko ikastetxea ikaskuntza- eta bizikidetza- zentro moderno eta egokia izan dadila lortzeko. Guztiengan pentsatzen duen ikastetxe bat nahi dugu, guk harro sentitzeko moduko batean, eta bizitzako momenturen batean bertatik igaroko diren pertsonengan oroitzapen positiboak utziko dituen ikastetxe batean alegia.
Badakigu ez garela iritsiko nahi genukeen lekura, baina gure aletxoa eman ahal dugu, ziur baietz. Horregatik animatzen zaituztegu zuek ere honetan parte hartzera.
 
Kili Kili inspirazio, hausnarketa, parte-hartzea eta lan taldea bultzatzen duen proiektua da.
 
Zer helburu du?
 
Gure eskolako instalazioen ERALDAKETA BULTZATZEA ETA SUSTATZEA, zertarako eta oinarrizko alderdiak – erosotasuna eta segurtasuna, besteak beste – Betetzeaz gain, egungo hezkuntza-erronkei erantzungo dien ikastetxea lortzeko. 
Ikastetxeak hasi duen hezkuntza-proiektuari buruzko hausnarketarekin BAT EGITEA.
Hezkuntza-komunitateko KIDEAK ELKARTZEKO GUNEAK SORTZEA.
 
Ez dugu aukera galduko eta  eskerrak eman nahi dizkiogu Ultzamako Udalari eskolan pentsatzeagatik, gainerako Udalei gure jarduera babesteagatik, irakasle-taldeari Kili Kiliren harrera bikainagatik, eta SUSTRAIAK guraso elkarteari proeiktua aurrera ateratzeko egiten ari diren ahaleginarengatik. Eskerrik asko guztiei!