Ikasturte amaierako txangoak

2022/05/30

Ikasturtea amaitzear dago eta eguraldi ona probestuz, gure eskolako neska-mutikoak han eta hemen ibili dira azken egunotan.

Pasa den ortziralean, Haur Hezkuntzako haurrak Bertizen izan ziren egun pasa. Bertan paseoak eman, naturaz gozatu eta parkean jolasteko aukera izan zuten. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak berriz, Agoitzen izan ziren. Bertatik pasatzen den Irati ibaian Rafting egiteko aukera izan zuten eta ikaragarri gozatu zuten!