Gasteiz bisitatu dute DBH 3. mailako ikasleek - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Gasteiz bisitatu dute DBH 3. mailako ikasleek - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Gasteiz bisitatu dute DBH 3. mailako ikasleek
2022/04/07
La Calle de la Juderia liburua irakurri zuten iragan abenduan DBH 3. mailako ikasleek. Erdi Aroa du hizpide eta, zehazki, judutarrek pairatu zuten egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Finean, liburu luze bezain interesgarria da Toti Martinez de Lezea sortzailearena eta, azterketa gainditu ondoren, liburuan agertzen diren jauregi, kale eta txokoak ezagutzeko aukera izan dute ultzamar eta basaburuarrek.
Bisita Mendizorrotza futbol zelaitik abiatu zen. Handik, paseoan, Ajuria Enea ingurura gerturatu ziren, Gasteizko zabalgunea ezagutu zutelarik. Ostean, Florida parkea eta EAEko Legebiltzarra ikusi zituzten eta handik, Andra Mari Zuriaren Plazara iritsi ziren.
Bertan hasi zen bisita ofiziala, Alde Zaharretik.
Kantoiak, kañoak, jauregiak, kale horien izaera gremiala, elizak… hori dena ezagutzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Bisitarik ederrena katedrala izan zen: tontorreraino igo ziren denak eta, bista eder horietaz disfrutatzeko parada hartu zuten!
Eguna bukatzeko, bokata jan eta Artium Musaeoaren ingurua ezagutu zuten.