Eskolako jantokia - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Eskolako jantokia - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Eskolako jantokia
Jantokia
Jantokia
Jantoki- zerbitzua ia ikasle guztiek erabiltzen dute; eskualdeko-zerbitzua da, horregatik Nafar Gobernuak diruz laguntzen du.
“Ausolan” enpresa da jantokiaren kudeatzailea. Kalitatezko lehengaiak erabiliz, dietista batek zuzenduriko menu orekatuak eta osasungarriak eskaintzen ditugu, guztiak mimo handiz gure eskolako sukaldean prestatuak.
Aurten jantokiko arduradunak Unai Salinas (HH-LH) eta Mikel Sagastibeltza (DBH) dira eta administratzailea Begoña Astiz.
Begiraleek berriz, bazkaria zerbitzatu eta bazkal ondorengo patioan ikasleak zaintzeaz arduratzen dira.
Jantoki zerbitzua txanda desberdinetan banatuta dago:
- Lehen txandan HH eta LH osoa.
- Bigarren txandan DBH osoa.
Jantokiko batzordea ikasturtean zehar gutxienez lau aldiz elkartzen da, ikasturte hasieran eta hiru hilabete bakoitzean behin. Bertan, jangelako nondik norakoak aipatu, menuak adostu eta funtzionamendua baloratu egiten da.
Noizbehinka, ikasleren batek dieta biguna behar izatekotan, goizeko lehenengo orduan eskolan honen berri telefonoz eman daiteke. Atezainak hartuko du deia eta abisua sukaldariei pasako die.
Nafar Gobernuko dirulaguntza jasotzen duen ikasle bat jantokira 5 egun jarraian (edo gehiago) faltatzen bada, hilabeteko kuotatik deskontatuko zaio. Horretarako gurasoek tutorea edo jantokiko kontuen administrarira abisatuko dute.
Dirulaguntza jasotzen ez duten ikasleen kasuan, egun bakarra faltatu ezkero ere deskontatu eginen zaie, beti ere goizeko 10ak baino lehen ematen badute abisua.