Erasmus + - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Erasmus + - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Erasmus +
2023/06/12
Erasmus programaren barruan, eta CREENA buru duen partzuergoko kide garenez, ikasturte honetan
behatzeko hiru mugikortasun egin ditugu Erasmus K121.
Zentro hauek bisitatu ditugu:
ITS Tullio Buzzi di Prato (Prato-Italia)
Istituto Comprensivo di Villaputzu e San Vito (Sardinia-Italia) Liceo Scientifico Pitagora (Sardinia-Italia)
Smysluplna Skola (Praga-Txekiar Errepublika)
Italiako ikastetxeen kasuan, ezaugarri komun eta deigarriena ikasle guztiak ikasgela arruntean sartzen direla da, edozein dela ere haien ezgaitasuna, zailtasuna edo trebetasuna. Horretarako, 1971tik aurrera laguntzen dion legeria dute, eta inbertsio handia egiten dute sostegno eta hezitzaileengan.
Smysluplna Skolaren kasuan, ikastetxeak hiru oinarri ditu: ikasleen eta irakasleen askatasuna; ikastetxeko pertsona guztien arteko lankidetza eta lantzen den guztiaren praktikotasuna eta ingurunearekiko harremana (soziokulturala eta naturala). Laburbilduz, Pragako hezkuntza-panoramako uharte bat da, eta “eskola esanguratsua” deitzen zaio. Esperientzia guztiak positiboak eta baliagarriak izan dira beste ikastetxe batzuekin loturak estutzeko.
Bestalde, hiru esperientziak DBHko irakasle guztiekin partekatu ditugu maiatzaren 8ko eta ekainaren 5eko mintegi bileretan.
Informazio gehiago:
Prato
Sardinia
Praga
Grazie mille insegnanti e studenti!
Velké díky patří učitelům a studentům!