Desberdintasuna aberastasun

2023/03/14

 

Martxoaren 6an, astelehena, DBHko 4. mailako ikasleak, 6 taldetan banatuta, Lehen Hezkuntzako ikasgeletara joan ziren “Parke Betea” ipuina kontatzera. Harreraren gaiaren barruan, Alboanek emandako ipuin hau landu zuten, eta bi txotxongilo antzoki  eta lau kamishibai egin zituzten. Ipuinaz gain, talde bakoitzak jarduera bat prestatu zuen ikasleekin egiteko.

Helburua harreraren garrantziaz gazteak eta haurrak sentsibilizatzea zen, desberdina izatea baliotan jartzea eta ez oztopo bezala ikustea.

Mila esker parte hartu duzuen guztiei!