DBH 1 A-B: Ikasnova / sustraiak / Hezigarri

2022/10/11

DBH 1 A eta Bkoak jada ikasnova gela erabiltzen ari dira. Espazioak bi taldeekin aldi berean lan egitea ahalbidetzen du. Gela argitsua eta
koloretsua izateaz gain, erosoa eta praktikoa ere bada. Beste modu batez lan egiteko gela aproposena!
Balio etikoetan, hezkuntza arretan eta erlijioan talde kooperatiboetan Sustraiak proiektua lantzen ari gara,
 non guztiak protagonistak dira.
Astean bi saiotan elkartzen gara. Saio batean bi irakasle gaude teoria lantzen. 7 taldetan banatuta daude eta talde bakoitzak gai bati buruz ikertzen du.
Hauek dira lantzen ari diren gaiak (Sustraiak proiektuak proposatzen dituenak eta balio etikoak eta erlijioen edukiei lotuta daudenak): elikadura osasungarria, ekoizpen
eta elikadura ekologikoak, Km0 produktuak, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, ekonomia zirkularra, bidezko merkataritza, aldaketa klimatikoa eta kutsadura.
Behin informazioa lortuta, bideo bana egingo dute. Bideoaren edizioan taldekide guztiek parte hartu behar dute.
Beste saio batean, non hiru irakasle gauden, gai horiek batu ditugu: baratza, kutsadura eta komertzioa, eta itzal antzerkiak prestatzen ari gara. Gure helburua
antzerki horiek haur hezkuntzakoei antzeztea da.
Bideo eta antzerkien berri bai hemen, baita hirekin web gunean (hemendi gutxira martxan egongo dena) ere izango duzue