Ikastetxeko Eskola Kontseilua

El Consejo escolar es un órgano que representa a toda la comunidad educativa.

Osaera

  • Zuzendaria  

  • Idazkaria 

  • Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasketa Burua

  • Bigarren Hezkuntzako Ikasketa Burua 

  • Bost irakasle

  • Familien lau ordezkari (horietako bat Guraso Elkarteak izandatua) 

  • Ikasle bat 

  • Udaleko ordezkari bat 

  • Dozentziarik gabeko langile bat

Eginkizunak

a) Ikastetxearen proiektuak eta arauak onartzea eta ebaluatzea.

b) Urteko programazio orokorra onartzea eta ebaluatzea, irakasleen klaustroak irakaskuntzaren plangintzan eta antolaketan dituen eskumenak alde batera utzi gabe.

c) Zuzendaritzarako hautagaitzak eta aurkeztutako zuzendaritza-proiektuak ezagutzea.

d) Ikastetxeko zuzendariaren hautaketan parte hartzea, lege honetan ezarritakoaren arabera. Zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapenari eta kargu-uzteari buruzko informazioa jasotzea. Hala badagokio, kideen artean bi hereneko gehiengoarekin ados jarri ondoren, zuzendariaren izendapena baliogabetzea proposatzea.

e) Ikasleak onartzeari buruz erabakitzea, lege honetan eta lege hau garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren arabera.

f) Haurren eskubideak aitortu eta babesteko hezkuntza-neurriak hartzea eta horien jarraipena egitea bultzatzea.

g) Bizimodu osasungarria, ikastetxeko bizikidetza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra, diskriminaziorik eza, eskola-jazarpenaren eta genero-indarkeriaren prebentzioa eta gatazkak modu baketsuan konpontzea bultzatuko duten neurriak eta ekimenak proposatzea bizitza pertsonalaren, familiarraren eta sozialaren eremu guztietan.

h) Bizikidetzaren aurkako jokabideak ezagutzea eta hezkuntza-, bitartekotza- eta zuzenketa-neurriak aplikatzea, indarrean dagoen araudiarekin bat datozela zainduz. Zuzendariak hartutako neurri zuzentzaileak ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten ikasleen jokabideei badagozkie, Eskola Kontseiluak, gurasoek edo legezko tutoreek edo, hala badagokio, ikasleek eskatuta, hartutako erabakia berrikusi eta, hala badagokio, neurri egokiak proposatu ahal izango ditu.

i) Eskola-instalazioen eta materialen kontserbazioa eta berritzea sustatzea pixkanaka, kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko, eta baliabide osagarriak legeekin bat etorriz lortzea onartzea.

j) Tokiko administrazioekin eta beste ikastetxe, erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan aritzeko jarraibideak finkatzea, hezkuntza eta kultura helburuetarako.

k) Ikastetxearen funtzionamendu orokorra, eskola errendimenduaren bilakaera eta ikastetxeak parte hartzen duen barne eta kanpo ebaluazioen emaitzak aztertzea eta baloratzea.

l) Ikastetxearen funtzionamenduari eta kudeaketaren kalitatearen hobekuntzari buruzko proposamenak eta txostenak egitea, bere ekimenez edo administrazio eskudunak eskatuta, bai eta kudeaketaren kalitatearekin zerikusia duten beste alderdi batzuei buruzkoak ere.

m) Ikastetxearen aurrekontu-proiektua onartzea.

n) Hezkuntza Administrazioak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

Eskola Kontseilua hautatu eta berritzea

Eskola Kontseilua bi urtez behin berrituko da, txandaka. Agintaldia eta hautatu beharreko ordezkarien kopurua, deialdi honetan berritu beharreko erdiaren arabera, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedaturikoan oinarrituko da. Ebazpen honen eranskinean adierazten da zenbat ordezkari izango dituen sektore bakoitzak erdietako bakoitzean.