Eskolako jantokia - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
Eskolako jantokia - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
Eskolako jantokia
Informazioa
Informazioa
Ikasle bat jantokira 5 egun edo gehiago faltatu behar bada, hilabeteko kuotan deskontatu ahal izateko, gurasoek jangelara deitu beharko dute 610159342 telefono zenbakira. Nahiago izan ezkero WhatsApp bat bidaltzea ere posible da zenbaki berera, seme/alabaren maila, gela eta izen abizenak emanez. Abisua ematen den eguna ere deskontatzeko goizeko 10ak baino lehen abisatu beharko da.
Jantokiko zerbitzua ikaslego guztiak erabiltzen du, eskualdeko-zerbitzua da, horregatik Nafar Gobernuak dirulaguntzen du.
Ikasturte hasieran zerbitzu honen funtzionamenduari buruzko informazioa “Ikastetxeko Gida”-n gurasoei bidaltzen zaie.
“Jangarria” enpresa izan da jantokiaren kudeatzailea. Janaria eskolan bertan prestatzen da eta horretarako hiru sukaldari daude.
Begiraleen lana, bazkaltzen dutenean eta bazkaldu ondoren autobusa hartu arte ikasleak behar bezala zaintzea da. Honetarako, ikasleen araberako adin eta jolastoki desberdinetan egoten dira.
Jantokiko batzordea ikasturtean zehar gutxienez lau aldiz elkartzen da, ikasturte hasieran eta hiru hilabete bakoitzean behin. Bertan, jangelako nondik norakoak aipatu, menuak adostu eta funtzionamendua baloratu egiten da.
Noizbehinka, ikasleren batek dieta biguna behar izatekotan, goizeko lehenengo orduan eskolan honen berri telefonoz eman daiteke. Atezainak hartuko du deia eta abisua sukaldariei pasako die.
Menua
Menua
Aurten ere janari ekologikok erabiliko dira. Errezeta berriak sartzen dira menuan, baita bertan egindako postre berriak ere. Gogoratu behar da ikasle zein gurasoei, menuak orekatuak eta dietista batek gainbegiratuak direla.
Ordutegia
Ordutegia
Jantoki zerbitzua txanda desberdinetan banatuta dago:
- Lehen txandan HH eta LH osoa.
- Bigarren txandan DBH osoa.