NAFARROAKO EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIA

2023/01/26

Aurreko astean DBHkoekin bezala, atzo, Ixiar Braco ultzamarra berriz  eskolara etorri zen 6.mailako ikasleekin Nafarroako Emakume kirolarien programa lantzera. 

Jarduera honen helburua emakumezkoen kirol- jarduera ikustaraztea, sustatzea eta finkatzea izan da, Ixiarrek praktikatzen duen kirola landuz, errugbia.

Kirol honi buruzko azalpen bat izan zuten ikasleek eta errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten kiroldegian. Asko ikasi zuten askorentzat berria zen kirol honetaz eta primeran pasa zuten errugbira jokatzen!

Esperientzia aberasgarria guztiontzat!