25 de NOVIEMBRE - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
25 de NOVIEMBRE - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
AZAROAK 25
2021/11/26
Indarkeria matxistaren aurkako eguna iritsi da, beste behin ere: Azaroaren 25a. Eta aurten ere, tamalez, arrazoi nahikoa aurkitu ditugu egun honi behar duen arreta eta denbora eskaintzeko, asko baitago egiteko oraindik ere.
Ikastetxeko etapa guztietan tratu txarrak identifikatzeko lana egin dugu eta tratu onak sustatzeko proposamenak bildu. Jantokiko horma-irudian, egindakoaren islada ederra geratu da: Konpromezu pertsonalez betetako tratu onen itsaso zabala.
DBHn, indarkeria matxistaren gaian sakonki sartu dira, egun osoan zehar gaiarekin lotutako ez-ohiko jarduerak eginez. Talde batzuk gainera, Pantxika Lamourren ikuskizunaz gozatzeko parada izan dute.
ERASOEN AURREAN BAT!
