HAUR ESKOLEN DUINTASUNAREN ALDE - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
HAUR ESKOLEN DUINTASUNAREN ALDE - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
HAUR ESKOLEN DUINTASUNAREN ALDE
2022/05/04
Nafarroa osoan, 0-3 plataforman bildutako haur eskoletako langileek deituta, elkarretaratzeak eta protestak antolatu dira.
Duintasuna eskatu dute haur eskoletako langile eta umeendako. Hauek dira Nafarroako Gobernuari eskatzen diotena:
– Ratioak jaistea (egun Europan dituzten bikoitza dira: 0-1 urteetako zortzi haurrendako hezitzaile bat; 1-2 urteko hamabi haurrendako hezitzaile bat; eta, 2-3 urte arteko hamasei haurrendako hezitzaile bakarra).
– Udalendako finantzaketa moduluak handitzea.
– Doakotasuna eta unibertsaltasuna gainerantzeko hezkuntza zikloetan bezala.
– Nahi den hezkuntza modalitatea aukeratu ahal izatea
Larraintzarko Ikastetxeko langileok ere ekimenarekin bat egin nahi izan dugu argazki honen bidez.