• Zerbitzuko-ikaskuntza proiektua da.

  • Proiektu hezitzailea da, ikastetxea ardatz dela aurrera ematen da.

  • Proiektu soziala; gure inguruaren edertasunaz gozatzeko  eta  gure artean nahiz ingurua berarekin nola harremandu nahi dugun hausnartzeko balio duena.

  • Bertzeak-bertze, ondorengo helburuak ditu:

    • Ingurugiro hezkuntza bultzatzea.

    • Inguruko biztanleekin harremanak sortzea.

    • Belaunaldi desberdinen arteko harremanak bultzatu.

    • Ikastetxeko mugak gainditu.

    • Gure ingurunea eta gure kultura gehixeago maitatzea eta, ondorioz, bere zaintza eta kontserbazioan konprometitzea.