Kosmetiko naturalak Iraizotzen

2022/10/14

Atzo, 2022eko urriaren 13an , DBH 4. mailako ikasleak Iraizotzko “Aurum Cosmetics” laborategia ezagutzera joan ziren. Han, kosmetika produktuak egiteko olio esentziak nola ateratzen diren ikasi zuten. Laborategi honetan produktu naturalak eta ekologikoak egiten dituzte, garapen jasangarria kontutan hartzen dutela esan dezakegu. Bukaeran hainbat produktu ere eman zizkiguten. Aldi berean, ikasleek herbario bat egiteko  hostoak hartu zituzten basoan zehar egin zuten ibilaldian..Esker aunitz “Aurun cosmetics” enpresari egindako harreragatik, baita Sustraiak guraso elkarteari ere.