“Kontseilu txikia” eta “ikasleen kontseilua” martxan - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea - Ikasnova
“Kontseilu txikia” eta “ikasleen kontseilua” martxan - IESO-CP Larraintzako Ikastetxea
“Kontseilu txikia” eta “ikasleen kontseilua” martxan
2022/10/18
Bizikidetza esparruaren baitan, “Kontseilu txikia” (LH) eta “Ikasleen kontseilua” (DBH) martxqan paratu ditugu. Honen helburua, ikasleak ikastetxeko erabakietan partaide egitea da. Horretarako, gela bakoitzetik bi ordezkari izendatu dira, horiek izanen direlarik gelako asanbladetan sortutako gai, ideia edota kezkak kontseilura eramanen dituztenak. Bilera hauek hilabetean behin eginen dira eta ikasleez gain, ikastetxeko bizikidetza batzordeko irakasleek (orientatzailea, ikasketaburua eta irakasle bat) parte hartuko dute bertan.
Lehenenko bilerak izan ondotik, balorazio guztiz positiboa egin dezakegu.